1. XEDEA

1.1. Fun & Serious Game Festival aisialdiko jokoen nahiz joko serioen barruan hainbat kategoriatan bideo-jokorik onenak aukeratzea helburu duen lehiaketa da. Lehiaketa honek ez du eskudiruzko edo gauzazko saririk ematen. Sari bakarra, dagokion kategorian bideo-jokorik onena izatearen ohorezko aipamena da.

1.2. Bideo-jokoen industriako profesionalek, aholkulariek, kazetari espezializatuek eta unibertsitateko irakasleek osatzen duten Fun & Serious Game Festival ekitaldiaren hautaketa-batzordeak bideo-jokoen eta Serious Games jokoen sektoreko proiektu, enpresa eta profesionalentzako urteko sarietarako deialdia egin dute: Fun & Serious Game Festival 2015.

1.3. Saria lor dezakete enpresa guztiek eta 2015ean legez ekoiztutako eta argitaratutako joko guztiek, Arautegi honetan ezarritakoari jarraituz. Lehiaketan parte hartuko dute lehiaketara aurkeztutako edo aholku-batzordeak hautatutako bideo-jokoek (konpainiek bideo-joko hauek Jaialdiko arduradunei eman beharko dizkiete ebaluazioa jaso dezaten).

1.4. Aurrekoa alde batera utzita, antolatzaileek sari bereziak bana ditzake industria honetako ekoizpen eta profesionalen artean.

  1. SARIEN KATEGORIAK

2.1. Edizio honetan, saria lortzeko aukera duten kategoria hauek ezarri dira:

2.1.1

URTEKO BIDEO-JOKORIK ONENA – GAME OF THE YEAR

Urte naturaleko bideo-jokorik onena plataforma eta genero guztien artean.

URTEKO JOKO SERIORIK ONENA – SERIOUS GAME OF THE YEAR

Gamifikazioaren teknikak erabiltzen dituzten joko serio, simulagailu, aplikazio edo garapen-lanik onenak sarituko dira, besteak beste, arlo hauetan aplikatzekoak badira: enpresan, kulturan, gizartean, medikuntzan edo prestakuntzan.

DISEINU ARTISTIKORIK ONENA – BEST ART DESIGN

Bideo-jokorik onenaren saria, bikaintasun bisual edo artistikoa kontuan hartuz.

GIDOIRIK ONENA – BEST SCRIPT

Bideo-jokorik onenaren saria, narrazioaren edo argumentuaren bikaintasuna kontuan hartuz.

JOKO DISEINURIK ONENA – BEST GAME DESIGN

Bideo-jokorik onenaren saria, jolasteko mekanikak, egitura edo kontrolen erabilera kontuan hartuz.

BIDEO-JOKO BERRI ONENA – DEBUT GAME

Estudio batek ateratzen duen lehen bideo-jokorik onena.

JATORRIZKO SOINU BANDARIK ONENA – BEST SOUNDTRACK

Bideo-jokorik onenaren saria, soinuaren edo musikaren bikaintasuna kontuan hartuz.

JATORRIZKO IDEIARIK ONENA – BEST ORIGINAL PROPERTY

Jabetza intelektual berria adierazten duen bideo-jokorik onenaren saria.

GAZTELANIAZKO INTERPRETAZIORIK ONENA – BEST SPANISH DUBBING

Bideo-jokorik onenaren saria, bikoizketa kontuan hartuz.

JOKO INDEPENDENTERIK ONENA – BEST INDIE GAME

Urte naturaleko garapen indie-rik onena, plataforma eta genero guztien artean.

KIROL JOKORIK ONENA – BEST INDIE GAME

Kirol arloko urteko bideo-jokorik onenaren saria.

LASTERKETA JOKORIK ONENA – BEST RACING GAME

Lasterketa-jokorik onenaren saria.

BILDUMARIK ONENAREN SARIA – PRIZE FOR A WHOLE SAGA

Bideo-jokoaren frankiziarik onenaren saria, berritzailea eta arrakasta handia izateagatik.

PUBLIKOAREN GAME SARIA – AUDIENCE AWARD BY GAME

Erabiltzaileek aukeratutako urteko bideo-jokorik onenaren saria, GAMEk babestuta.

OHOREZKO SARIAK – HONORARY AWARDS

Urteko Joko Seriorik onenaren sariaren kategorian, gamifikazioaren teknikak erabiltzen dituzten joko serio, simulagailu, aplikazio edo garapen-lanek parte hartu ahal izango dute, besteak beste, arlo hauetan aplikatzekoak badira: enpresan, kulturan, gizartean, medikuntzan edo prestakuntzan.

2.2. Hautatzen diren joko edo profesionalei emango zaizkie sariak, 4. eta 5. ataletan deskribatutako bozketa-prozesuaren arabera.

  1. HAUTAGAIAK

3.1. Saria jasotzeko kategorien hautagaiak Fun & Serious Game Festival jaialdiko Aholku Batzordeak erabakiko ditu. Gero, kategoria bakoitzaren (Aisialdia eta Serious Game) Epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu aurkeztutako lan guztien artean.

3.2. Aholku Batzordeak proposatutako (i) bideo-jokoez (Aisialdia eta Serious Game) gain, izena emateko fitxa ofiziala betez bideo-jokoak (Aisialdia edo Serious Game) aurkezten dituzten (ii) enpresek ere parte hartu ahal izango dute. Izena emateko fitxa ‘Fun & Serious Game Festival’ jaialdiaren web orrialde ofizialean dago eskuragarri.

3.3. 2014ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 30ean hasi eta urriaren 19an bukatuko da.

3.4. Egun horietarako jolasteko bertsiorik ez badute, euren lanak entregatzeko epea 2015eko azaroaren 9ra arte luzatuko da garatzaile nahiz argitaratzaileentzat. Hala ere, gainerako hautagaiek bezala, izena emateko fitxa ofiziala bete beharko dute 2015eko maiatzaren 30a eta urriaren 19a bitartean aisialdiko jokoen kasuan; irailaren 30era arte Joko Serioak, gainerako hautagaiek bezala..

3.5. Epaimahaiak baldintzak zorrozki betetzen ez dituzten hautagaiak kanpoan utz ditzake, edo emandako datuak gezurrezkoak edo okerrak badira.

  1. EPAIMAHAIA

Fun & Serious Game Festival  jaialdiko Epaimahaiak diziplina eta kultura anitzeko bokazioa izango du, eta bideo-jokoen sektoreko profesional ospetsuek osatuko dute.

Epaimahaikideen diziplina profesionalak bideo-jokoaren industrian egon daitezkeen arlo guztietakoak dira, hala nola etorkizuneko artisten eta garatzaileen prestakuntzaz arduratzen direnak, bideo-jokoaren industriako adituak, kazetariak, aholkulariak eta garatzaileak.

  1. IRABAZLEEN HAUTAKETA

5.1. Aurreko 3. atalean azaltzen diren bideei jarraituz, Jaialdi honetan parte hartzeko izena ematen duten hautagai guztien artean, Aholku Batzordeak kategoria bakoitzeko finalistak aukeratuko ditu.  Kategoria bakoitzeko finalista-kopurua Aholku Batzordeak berak ezarriko du.

5.2. Aholku Batzordeak finalistak hautatzen dituenean, ‘Fun and Serious Game Festival’-aren Epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu.  Horretarako, Epaimahaiak isilpeko bozketa egingo du.

5.3. Epaimahaiak bozketa horiek egiteko epea 2015eko urriaren 20an hasi eta 2015eko  azaroaren 20an amaituko da.

5.4. Bozketaren emaitza Epaimahaiak bakarrik jakingo du.

5.5 Irabazleak Kategoria desberdinetako finalistak sari-ekitaldiaren aurreko egunetan egingo den prentsaurreko batean jakinaraziko dira. Irabazleak galan bertan ezagutuko dira.

Irabazleek 2015eko azaroaren 30ean jasoko dute saria, Bilbon (Espainia) egingo den FUN&SERIOUS GAME FESTIVAL jaialdiaren galan.

5.7. Irabazleek 2015eko azaroaren 30ean jasoko dute saria, Bilbon (Espainia) egingo den FUN&SERIOUS GAME FESTIVAL jaialdiaren galan.

5.8. Arautegi honen hasieran azaltzen den bezala, saria dagokion kategoria bakoitzean bideo-jokorik onena izatearen ohorezko aipamena da (kategoria hauek 2.1 Atalean azaltzen dira). Beraz, ez da eskudiruzko edo gauzazko saririk banatuko.

  1. BOZKATZEKO ARAU OROKORRAK

6.1. Sarietarako bozketa Fun & Serious Game Festival jaialdiko epaimahaikideek bakarrik egingo dute.

6.2. Sarien finalisten nahiz irabazleen izenak Fun & Serious Game Festival jaialdiak antolatutako ekintzetan jakitera emango dira. Ekintza hauek zabalik egongo dira komunikabideentzat.

6.3. Bozketak isilpekoak izango dira beti. Bozketan berdinketarik balego, Epaimahaiko Presidenteak emandako botoak erabakiko du.

6.4. Gatazkarik egonez gero, Epaimahaia izango da Arautegi honen arauak interpretatzeaz arduratuko den organo bakarra. Haren erabakiak apelaezinak izango dira.

6.5. Finalisten zerrendarik ez dagoenean eskainitako sari eta omenaldi bereziak Jaialdiaren esku geratuko dira, eta aurreko ataletan aipatutako sari-ekitaldia baino zenbait aste lehenago jakinaraziko dira.

  1. EGUTEGIA

Hautagaiak aurkezteko eta sarituak hautatzeko epeak hauek izango dira:

Sarietarako hautagaiak aurkeztu, eta hautaketak eta izen-emateak egiteko epea 2015eko URRIAREN 19an amaituko da.

– Kategoria desberdinetako irabazleak hautatzeko azken eguna 2015eko azaroaren 20a, ostirala, izango da.

– Sariak emateko Gala Bilbon (Espainia) egingo da 2015eko azaroaren 30ean (osteguna).

Informazio guztia web ofizialean argitaratuko da: www.funandseriousgamefestival.com.

  1. SARI BANAKETA

8.1. Sari-banaketa Bilbon (Espainia) egingo da, 2015eko azaroaren 30ean (astelehena) ospatuko den Galan. Ekitaldi horretan epaimahaikideak ere izango dira.

8.2. Halaber, proposatuak izan diren hautagaiak eta Antolatzaileek gonbidatutako pertsonek Gala horretan parte hartzeko aukera izango dute. Ekitaldi honetarako gonbidapenak Antolakuntzak kudeatuko ditu. Sarrera ez da librea izango, eta sarrerak ezingo dira da saltoki edo leihatiletan erosi.

  1. BESTE GAI BATZUK

9.1 . Hautagaitzarik ez balego (i), jarraipena aurreikusitakoa baino eskasagoa balitz (ii) edota aurkeztutako lan edo hautagaitzen kalitatea ‘Fun & Serious Game Festival’ jaialdiko Antolakuntzak exijitzen duen gutxienekora helduko ez balitz (iii), sariak eman gabe gera daitezke edozein kategoriatan Halaber, jaialdi hau bertan behera gera daiteke, behin hasita ere, ezinbesteko arrazoiengatik. Erabaki hori Antolakuntzari dagokio.

9.2. Epaimahaiak, Antolatzaileek, Hautaketa Batzordeak, Aholku Batzordeak eta Jaialdian zehar sor daitekeen edozein batzordek ezingo dute inongo harremanik eduki aurkezten diren hautagaiekin, Jaialdi honen antolakuntzaren ondorioz sortzen diren kontsulten kasuan izan ezik. Nolanahi ere, kontsulta horiek egiteko edo informazioa jasotzeko, aurkezten diren hautagaiek Jaialdiaren Antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko dute info@funandseriousgamefestival.com helbide elektronikoaren bitartez.

9.3. Jaialdi honen ondorioz sor litekeen edozein auzigaitarako, Antolatzaileek, irabazleek eta parte-hartzaileek berariaz uko egiten diote egokitu lekizkiekeen eskumen guztiei, eta berariaz jartzen dira Bilboko Epaitegi eta Auzitegien mende.

9.4. Sari hauetan parte hartzeak Arautegi hau guztiz onartzea dakar. Arautegi honen interpretazioa ‘Fun & Serious Game Festival’ jaialdiaren Epaimahaiari dagokio.

9.5. Arautegi hau Jaialdiak alda dezake, betiere ekitaldiaren beraren beharretara egokitzeko ezinbestekotzat jotzen badu.