JUAN GÓMEZ-JURADO

IDAZLEA ETA KAZETARIA

juan-gomez

Juan Gómez-Jurado (Madril, 1977) kazetaria da. Espainiako komunikabide nagusietako batzuetan lan egin du. Bere eleberriak (Espía de DiosContrato con DiosEl emblema del traidor, La leyenda del ladrón  eta El Paciente) berrogei herrialde baino gehiagotan argitaratzen dira eta bestseller bihurtu dira munduan. Horrenbestez, milioika irakurle erakarri ditu. Hollywooden eleberrietako batzuk zinemarako moldatzeko asmoa dute.
www.juangomezjurado.com
@JuanGomezJurado

CÉSAR PÉREZ GELLIDA

IDAZLEA

cesra-perez-gellida

Valladoliden jaio nintzen 1974. urtean. Geografia eta Historian lizentziatua naiz Valladolideko Unibertsitatean, eta merkataritza-zuzendaritzako eta marketineko masterra egin nuen Valladolideko Merkataritza Ganberan. Merkataritza, marketin eta komunikazio sailetako zuzendari moduan lan egin dut zenbait enpresetan, telekomunikazioen arloan (Retecal), outsourcing arloan (Grupo Norte) eta ikus-entzunezkoen industrian (Canal Ocio Europa). Azkenean, 2011. urtean, emazteak eta nik gure semearekin Madrilera joatea erabaki genuen, idazle moduan bakarrik aritzeko. 2013. urteko maiatzean Literaturako Racimo de Oro saria eman zidaten. 2014ko irailean Espainiako Kriminologia eta Auzitegiko Zientzietako Sozietatearen Ohorezko Domina eman zidaten. 2014ko otsailetik El Norte de Castilla egunkariko kolaboratzailea naiz, eta astero “In vino veritas” izeneko kultura ataleko zutabean idazten dut.

VIOLETA MOLINA

KAZETARIA

violeta-molina

Bokazioz kazetaria nintzen, beraz, zientziak alde batera uztea erabaki nuen eta Kazetaritzan lizentziatu nintzen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Erredakzio handi eta txikietatik bekadun moduan garai konstruktiboa izanda, EFE Agentziara heldu nintzen. Londresen eta Madrilen aritu nahiz agentzia horretan. Baina kasualitatez teknologian eta bideo-jokoetan espezializatu nintzen, eta azkenean unibertso bizi horretaz maitemindu egin naiz.

JAZNO FRANCOEUR

IRAKASLEA DIGIPEN-EN

Jazno-Francoeur
1990. urtean praktikak hasi zituen Walt Disney Feature Animation Studion, Floridan, 1992. urtean lizentziatu zen arte, eta Disney Studios-en (Los Angeles) lanean hasi zen arte, Randy Fulmeren zuzendaritzapean. Jarduera gehiena Orlandoko unitatean garatu zuen, 2004. urtean ateak itxi zituena. Geroago, animazio-eskolak ematen hasi zen DigiPen USAn. Azken 7 urteetan, Jaznok animazio-eskolak, Flash, character/prop design eta bigarren urteko ikasleen proiektuen ikasgaia eman ditu. Gaur egun, animazio-programak gainbegiratzen ditu DigiPen Singapur-en eta Bilboko Campusean. VICA estatu mailako animazio-lehiaketaren epaimahaikideetako bat da, eta baita N.E Total Defense lehiaketan eta Singapurreko MDA Invigorate Plus programan ere. Txostengile moduan parte hartzen du, animazioari buruzko txostenak eginez,  Singapore Tourism Board, the Media Development Authority eta KAIT-ek antolatutako zenbait kongresutan, eta Asiako kontinentearen inguruan bidaiatuz (Ho Chi Minh City, Hanoi, Singapore, Jakarta, Penang, Johor Bahru eta Atsugi). 2008. urtean, 7 hiletan, efektu bereziei buruzko ikastaro batean parte hartzera gonbidatu zuten Lucasfilm Animation-en, Tad Leckmanekin batera.

THOMAS KOMAIR

IRAKASLEA DIGIPEN-EN

thomas komair

Thomas Komair Denbora Errealeko Simulazio Interaktiboan lizentziatua da, Redmonden, AEBn, egoitza duen DigiPen Teknologia Erakundearen eskutik. Han lortu zuen titulua 2010. urtean. Gaur egun, masterra egiten ari da Konputazio Zientzietan, DigiPen erakundean bertan.

Konputazio Zientzietako eta joko-proiektuen ikastaroetako irakasle gisa aritu baino lehen DigiPen Corp. (AEB) konpainian lan egin zuen Komairek, tresnak, aplikazioak eta barne-teknologiak garatzen. Gaur egun, Jokoak Inplementatzeko Teknikak eta Datu-egiturak ikasgaien eta joko-proiektuen ikastaroetako irakaslea da Bilboko DigiPen erakundearen egoitzan.

“DigPen erakundean irakastea gehien gustatzen zaidana da seihilekoaren amaieran, urtebetean lan handia eginda, konfiantza ikusten dudala ikasleen begietan, azkenean hau diotenean:  ‘Bideo-joko bat sortu dugu!’”.

GONZO SUÁREZ

gonzo-suarez

Gonzalo “Gonzo” Suarez Girard bideojoko-zuzendaria da eta Commandos jokoen saio arrakastatsua zuzendu eta diseinatu du, jokoak garatzen dituen Pyro Studios espainiar enpresak egindakoa. 1985. urtean Opera Soft ospetsuaren taldean sartu zen. Opera-ren ondoren Javier Fafularekin elkartu zen, eta harekin jokoen bertsioak programatu zituen, besteak beste, Dinamic-erako, eta urte horretan, Arantxa Sanche Vicario Tenis jokoa garatu zuen. 1996. urtean Arvirago Software sortu zuen, Diego Soriano, Javier Arevalo eta Jon Beltrán de Herediarekin. Horrela, Head Hunter prototipoa garatu zuten. Geroago Ignacio eta Javier Perezen enpresa-ekimenaren kide egin zen, Pyro Studios sortzeko. Han, Commandos jokoak zuzendu eta diseinatu zituen, eta geroago Commandos 2 ere bai. Bigarren Mundu Gerran girotuta daude. Espainiako softwarearen historian, mundu mailan gehien saldu den A hirukoitzeko jokoa da. Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiaren eta DEV-en (Bideojokoak garatzen dituzten enpresen elkartea) bultzatzaile nagusietako bat da Espainian. Gonzo Suarez, gaur egun, bideojokoak garatzen dituzten zenbait enpresaren aholkulari moduan ari da lanean.

ANTONIO SANTO

KAZETARIA

antonio-santo

Antonio Santo (Malaga, 1985) Vadejuegos.com aldizkariaren erredaktore burua da (Vocento taldeko bideo-jokoen aldizkari ofiziala). Granadako Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatuta, kultura, teknologia eta social media arloetako kazetaritzan espezializatu zen. COPE kateko Tiempo de Juego kirol saioan kolaboratzailea da, aisialdi elektronikoko aditu moduan. Gainera, musikaria eta idazlea ere bada: bere poema-bildumari esker zenbait sari jaso ditu, hala nola Antonio Gala Fundazioaren beka edo Málaga Crea 2009 saria. Halaber, World Event Young Artist 2012 ekitaldira gonbidatutako Espainiako poeta bakarra izan zen. Artista gazteen nazioarteko topaketa da, eta 2012ko Londresko Joko Olinpikoetako programa ofizialean barne hartu zuten. Kapela darama eta bere amak dio oso trebea dela.

GUSTAVO MAESO

KAZETARIA

gustavo-maeso

Espainiako IGN enpresako zuzendaria da 2013ko urritik, eta horren aurretik, erredaktore-burua izan zen atari berean, IGNren gaztelaniazko bertsioa 2012ko urrian atera zutenetik. IGN España Marca.com atariko web-orria da, Unidad Editorial taldearen barruan. Bideo-jokoen eta teknologiaren arloko kazetaritzan aritzen da 1998. urtetik, aditu moduan, eta erredaktore-burua ere izan zen Marca Player eta Xbox 360-ko aldizkarietan, argitalpen-talde berean. Aurretik, kolaboratzaile moduan aritu zen V taldean, Axel Springer eta Grupo Z enpresetan, teknologiaren eta bideo-jokoen arloetan. Argitalpenen zuzendaria izan zen XB Magazine aldizkarian, Xbox aldizkari independentean eta Diario Qué! Egunkariko erredaktorea. Telebistan ere aritu da, bideo-jokoei buruzko zenbait saiotan, Cuatro TV-rako, kanal pribatua atera zuten lehen urtean. Gustavo Maeso kazetaria da, Informazio Zientzietan lizentziaduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

PABLO GRANDÍO

KAZETARIA

pablo-grandio

Vigon jaiotako coruñarra da. Bideo-jokoak eta informatika zentzua duenez geroztik ditu gustuko, eta Vandal sortu zuen 1997. urtean. Harrezkero edukien zuzendari eta programazioaren arduradun moduan aritu da.
Urte hauetan zehar nazioarteko zenbait azoketan izan da, hala nola E3, Gamescom eta Tokyo Game Show. Bestalde, weba handitzen lagundu du, eta gaur egun, erreferente bihurtzea lortu du Espainian. Horrez gain, zenbait proiektu ere egin du aldi berean.

JON OLEAGA

KAZETARIA

jon-oleaga-jurado-fs-014

Jon Oleaga: Gaur egun Visualbox-eko CEO eta ABC egunkariko kolaboratzailea da teknologiaren atalean. Horrez gain, EUDE, IE eta San Diegoko unibertsitateetako irakaslea da. Enpresa-zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Psikologian UNED-en, eta zenbait master egin ditu marketin, terapia, gamifikazio, programazio edo diseinuaren arloetan. Erantzukizuneko eta negozioa kudeatzeko eta garatzeko lanpostuak izan ditu Vocento taldearen zenbait ataletan (hoy Tecnologá, Qué.es, PuntoRadio.com). Horrez gain, Nuez enpresako marketin-zuzendaria da (Grupo Bankinter). Hainbat urteko eskarmentua du Jonek bideo-jokoen azterketak idazten, besteak beste hoyTecnologían eta, gaur egun, ABC egunkarian. Bere burua ordenagailuko jokalaritzat du, bideo-jokoen kontsolako jokalaritzat baino gehiago. Bere jokorik gustukoenak FPS eta RTS dira, hala ere, ia arlo guztietako jokoetara jolasten du; betiere, jokoak merezi badu.

JOSÉ CARLOS CASTILLO

KAZETARIA

Malagako Unibertsitatean lizentziatu zen kazetaritzan (2004-2008ko sustapena), aisialdi elektronikoan eta teknologia berrietan espezializatzeko asmoarekin beti. Madrilen bizi da 2011. urtetik, eta han, erredakzio-burua jaialdiarekin zerikusia duen FS Gamer aldizkarian.  Hamar urteko esperientzia horretan erakunde garrantzitsuekin lan egin du, hala nola Axel Springer (Hobby Consolas), Dixi Media (La Información), Gamereactor (Espainiako dibisioa) edo Hipertextual (Ecetia, AppleWeblog eta ALT1040) erakundeekin. Aisialdian idaztea gustukoa du eta arlo horretan zenbait sari irabazi ditu literaturaren esparruan.

EMILIANO LABRADOR

MULTIMEDIA SORKUNTZA ETA SERIOUS GAMES MASTERREKO ZUZENDARIA LA SALLEN

cerca_pq

Emiliano Labrador Multimedian graduatu zen Kataluniako Oberta unibertsitatean (UOC) eta Multimedia Sorkuntza eta Ingeniaritza Masterra egin zuen Ramon Llull Unibertsitateko (URL) La Salle Ingeniaritza Fakultatean. Gaur egun, Multimedia Sorkuntza eta Serious Games Masterraren (MCM) zuzendaria da La Sallen (URL), eta Media Teknologien Taldeko ikertzailea.  Ikerketaren arloan bere interes nagusia da jokoen mekanikak aplikatzea, erabiltzailearen esperientzia zenbait arlotan hobetzeko, hezkuntzan batik bat. Carnegie Mellon Unibertsitateko (AEB) Entertainment Technology Center zentroan tutore gisa aritu da. Gamifikazio eta Serious Games proiektuetan parte hartu du, besteak beste Telefónica, Roland, Infojobs, digital Legends Entertaintment, HP enpresekin eta Sant Jude Ospitalearekin. Zenbait artikulu eta liburu-atal argitaratu ditu. Horrez gain, industria honen inguruan antolatutako hitzaldietan hizlari moduan aritu da. Gamification Word Congress kongresuaren barruan (GWC 2014 eta 2015) egiten den Education workshop (nola Gamifikazioa Hezkuntzaren etorkizuna aldatzen ari den) antolatzen du. Game Design-eko irakaslea da unibertsitate bereko Multimedia Graduan, eta epaimahaikidea izan da 2012ko Global Game Jam eta azken hiru urteetako Indiecade ekitaldietan.

MICHAEL MCLOUGHLIN

KAZETARIA

michael

Michael Mcloughlin (Bilbao, 1986), is a tech writer with the physique of a basketball five and the soul of a journalist. He took his first steps in journalism writing sport news for Heraldo de Aragón. He soon realised that 24 seconds was too little to have the ball, so he crossed the baseline and entered the field of technology. Michael holds a degree from the University of the Basque Country (UPV-EHU) and a master’s degree in Internet Audio Visual Communication and New Media. For the past four years, he has written about technology for the news agency Colpisa. At present, he is also the editor-in-chief of the website El Androide Libre. Although he loves big-screen games, he falls for the miniature gems available for 5″ screens.

AIMAR ALONSO

LEVEL UP!-EKO ARDURADUNA

Bilbotar peto-petoa, Informatika Sistemen administratzailea eta jokalari porrokatua. Sei urte daramatzat bideo-jokoaren inguruko komunikabideetan, besteak beste review-ak egiten, YouTube-rako bideoak eta teknologiaren inguruko artikuluak eta iritzi-artikuluak egiteko. Horrez gain, Level Up!-eko bideo-jokoen podcast zuzentzen dut.

IKER CORTÉS

KAZETARIA

Iker Cortés (Iruñea, 1981) 2001. urtetik editorea eta erredaktorea da Colpisa agentziaren web-orriko albisteen atalean. Horrez gain, kolaboratzaile gisa aritzen da teknologiaren eta bideo-jokoen gaietan. Filologia Hispanikoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) eta Vocento Multimedia Kazetaritzako masterra egin du. Colpisara heldu aurretik, El Comercio egunkarian eta Eurogamer-en Espainiako dibisioan lan egin zuen kazetari moduan.

MANUEL GONZÁLEZ

ZOOM NET

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Ikus-entzunezkoen munduarekin eta eduki digital eta teknologikoekin lotuta ibili naiz lanean batik bat.  Besteak beste AXN, FOX, Canal Satélite Digital (Canal C:), Canal + edo Telecinco kateetarako hainbat telebista-formatu sortuta, TVEn hasi nintzen lanean Miradas 2 saiorako. Hor, entretenimendu digitalari buruzko edukiak egin nituen. 2006. urtetik Zoom Net saioa (TVE) zuzentzen dut. Asterokoa da eta ikusleei teknologia, kultura eta arte digitala hurbiltzen die. Zoom Net saioa hamargarren urteurrena betetzear dago. Errealitate birtualean erabat sinesten dut, edozein esparrutako sortzaile guztiei aztertu gabeko eremuak arakatzeko aukera ematen dien hizkuntza berria delako. Bestalde, gaur egun bizi dugun iraultza digitalaren jarraitzailea ere banaiz.