Compra tu entrada para el Fun&Serious

Sarrerak agortutak

Itxaron zerrendan egon nahi baduzu, bidali ezazu email bat eventos@elcorreo.come-postara

Zer hartzen du barne?

GIF

Games Industry Forum

a) F&S PRO txartelarekin, GIF (Games Industry Forum) kongresura sartu ahal izango zara. Bertan, Europako eta Latinoamerikako inbertsore, publisher eta adituak finantzazioaz, bideo-jokoen banaketaz, koprodukzioaz eta industriari aplikatzen zaizkion legeez mintzatuko dira, besteak beste. Halaber, txartela erosita, web-plataforma baterako eta mugikorrerako app baterako sarbidea jasoko duzu irailean zehar. Horien bidez, alta egin eta agenda bat sor dezakezu, GIFera bertaratuko diren profesional, publisher, komunikabide eta inbertsoreekin harremanetan jartzeko. Bilerak hitzartzeko eta negozio-aukerak sortzeko abagune paregabea da. GIFek bilera-gela irekiak eta pribatuak izango ditu, baita SPEED WORKING espazio bat ere: zure kontaktuen sarea hedatu, ekitaldira bertaratzen diren guztiekin aurrez aurre hitz eginda minutu batez.


GAMES INDUSTRY FORUM espazio desberdinetan banatuta egongo da, baina guztiak ikuspegi oso praktiko batera bideratuta daude. Sarrerak gune guztietarako sarbidea ematen dizu.

Indie Zone
indie bideo-jokoak erakusteko aukera ezin hobea. Espazio honetan, nazioko eta nazioarteko bideo-joko independente onenetako batzuekin jolastu eta horiek ezagut daitezke, baita FUN ZONEtik pasatuko diren 20.000 pertsona baino gehiagoei erakutsi ere.

Konferentzia-gunea
GIFen, bideo-jokoen nazioarteko aditurik garrantzitsuenek parte hartuko dute (garatzaileak, inbertsoreak, publisher-ak…).

Net Meeting gunea/ Tailerrak
gunea gaituta dago bilerak egiteko, networking-a sortzeko eta etorkizuneko bideo-jokoak eraikitzeko oinarriak ezartzeko, finantzazio bila dabiltzan aukera handiko proiektuak publisher, komunikabide edo lehen mailako profesionalekin partekatuta.

VIT TALKS

F&S PRO txartelarekin, VIT Talks-etara ere bertara zaitezke. Jardunaldi esklusibo honetan, sormen-industrietako (bideo-jokoak, berrikuntza, teknologia, diseinua) nazioarteko influencer nagusiak hitzaldietako gai nagusiari buruz arituko dira: Etorkizuneko errealitatea

VIT Talks
Fun Zone

FUN ZONE

Azkenik, F&S PRO txartelarekin, FUN ZONE gunera ere sar zaitezke. Jaialdiko espaziorik dibertigarriena da, eta, bertan, eSports txapelketa onenen emozioarekin gozatzeko, merkatuko azken nobedadeekin jolasteko eta INDIE ZONEko indie talentu handiak ezagutzeko aukera izango duzu.