Barcelona Games World-en jakinarazi da, gaur arratsaldeko 14:00etan, Fun & Serious Titanium sarietako finalistak zein diren.

Fun & Serious Game Festival bideo-jokoen jaialdia -Europako handiena- Bilbora dator azaroaren 25etik 28ra eta amaieran Titanium sariak emango dira Guggenheim museoan. Toni Garrido kazetariak aurkeztuko du ekitaldia eta bideo-jokoen arloko nazioarteko jende garrantzitsua izango da bertan, Titanium sariak jasotzeko. Industriako jende garrantzitsua igaro da jada hemendik eta sektorearen historian zedarri izan diren jokoen sortzaileak ere bai, hala nola, Tetris, Angry Birds, Assassin’s Creed, Candy Crush edo Monkey Island jokoen sortzaileak.

Uncharted 4, Dishonored 2 eta Dark Souls 3, dira bideo-joko sorta garrantzitsuen azken aleak eta edizio honetan izendapen gehien jaso dutenak ere bai. Denak finalistak dira Urteko jokoa izeneko maila nagusian eta Diseinu artistikorik hoberena eta Diseinu narratiborik hoberena mailetan ere bai. Urteko jokoaren arloko beste hautagaietako bat Gears of War 4 da eta hiru izendapen ditu: Jokoaren diseinurik hoberena (The Division, ere izendatuta dago eta bi izendapen ditu guztira) eta BSO hoberena ataletan, soinu-banda gero eta garrantzi handiagoa duen elementua baita egungo lanen ekoizpenean. Soinu-banden arloan lehiatuko dira Quantum Break eta Doom ere, besteak beste. Watch Dogs 2 ere hainbat izendapenekin da eta hiru Titanium lortzeko ahalegin guztiak egingo ditu ekitaldi honetako beste hainbat kategoriatan.

Bideo-joko Indie hoberena atalean INSIDE  dago eta beste lau kategoriatan ere finalista da; urteko ezusteetako bat izan da eta 2016ko superprodukzio batzuen pare dago Titanium sari hauetan.

Familiako/ taldeko jokorik hoberenean taldeko aisia eta adin guztietarakoa sustatzen dutenak daude, hala nola, Just Dance, Just Sing edo Lego Dimensions, Ratchet & Clank eta, urteko ezusteko handia, Pokémon GO.

Beste kategorietako batzuk hauek dira: Jatorrizko ideiarik hoberena, Gaztelaniazko interpretaziorik hoberena (bideo-jokoetako pertsonaiei ahotsa jartzen dieten bikoizketako aktoreen lana saritzeko), Kiroletako bideo-jokorik hoberena (futbola, saskibaloia eta 1 formula daude kategoria honetan) eta Gidatzeko jokorik hoberena.  

Bideo-jokoei eskainitako bizitza osoagatik emango den Ohorezko saria, ekitaldiko unerik garrantzitsuenetakoa, Warren Spector-i emango zaio, System Shock-en sortzailea, besteak beste, eta entretenimendu digitalaren industrian 30 urte baino gehiago daramatzana; Bilbon izango dugu saria jasotzera etorrita eta hitzaldi bat ere emango du VIT Talks-etan.

Fun & Serious sariak emateko ekitaldian jendearentzako irekitako ekitaldi paralelo bat ere izango da, Gala Golfa, museoko auditorioan. Ekitaldi paralelo hau ez da hain formala izango, eta Tonacho eta Chincheto youtuberrek aurkeztuko dute; beren estilo berezia erabiliaz ekitaldi “ofiziala” komentatuko dute, pantaila handi bat jarriko baita ekitaldi “ofizial” hau ikusteko. Bi youtuberrek aurkeztutako ekitaldi hau auditoriotik bertatik jarraitu ahal izango da eta streaming bidez ere emango da.

Hona hemen Fun & Serious jaialdiko sariren bat lortzeko 2016ko azaroaren 28an Guggenheim museoan lehian arituko diren bideo-joko guztiak:

URTEKO BIDEO-JOKORIK HOBERENA – GAME OF THE YEAR

UNCHARTED 4: A THIEF’S END

DISHONORED 2

DARK SOULS 3

WATCH DOGS 2

GEARS OF WAR 4

MAFIA 3

BATTLEFIELD 1

 

DISEINU ARTISTIKORIK HOBERENA – BEST ART DESIGN

INSIDE

UNCHARTED 4: A THIEF’S END

DARK SOULS 3

DISHONORED 2

THE WITNESS

BATTLEFIELD 1

GEARS OF WAR 4

 

DISEINU NARRATIBORIK HOBERENA – BEST ART DESIGN

UNCHARTED 4: A THIEF’S END

INSIDE

DARK SOULS 3

OXENFREE

DISHONORED 2

MAFIA 3

WATCH DOGS 2

 

JOKOAREN DISEINURIK HOBERENA – BEST ART DESIGN

THE DIVISION

DARK SOULS 3

INSIDE

DOOM

UNCHARTED 4: A THIEF’S END

 

BIDEO-JOKO BERRIA– DEBUT GAME

OXENFREE

FIREWATCH

HYPER LIGHT DRIFTER

 

BSO HOBERENA – BEST SOUNDTRACK

UNCHARTED 4

THE BANNER SAGA 2

GEARS OF WAR 4

QUANTUM BREAK

DOOM

VIRGINIA

 

JATORRIZKO IDEIARIK HOBERENA – BEST ORIGINAL PROPERTY

QUANTUM BREAK

INSIDE

THE DIVISION

OXENFREE

FIREWATCH

OVERWATCH

 

GAZTELANIAZKO INTERPRETAZIORIK HOBERENA – BEST SPANISH DUBBING

UNCHARTED 4: A THIEF’S END

WATCH DOGS 2

DISHONORED 2

 

JOKO INDEPENDENTE HOBERENA – BEST INDIE GAME

INSIDE

VIRGINIA

FIREWATCH

OXENFREE

HYPER LIGHT DRIFTER

SUPERHOT

 

KIROLETAKO BIDEO-JOKORIK HOBERENA – BEST SPORTS GAME

NBA 2K17

FIFA 17

F1 2016

PES 2017

 

GIDATZEKO JOKORIK HOBERENA – BEST RACING GAME

F1 2016

FORZA HORIZON 3

ASSETTO CORSA

 

FAMILIAKO/TALDEKO JOKORIK HOBERENA – BEST FAMILY/SOCIAL GAME

JUST DANCE 2017

JUST SING

LEGO DIMENSIONS

RATCHET & CLANK

POKÉMON GO