Ezagutu FUN ZONE 2016

Tokia
BILBAO | Musika eta Kongresuetarako Euskalduna Jauregi
Data
22016ko azaroak 25, ostirala; 26, larunbata eta 27, igandea
Ordutegia
Ostirala: 15:00 - 21:00 Larunbata: 11:00 - 21:00 Igandea: 11:00 - 20:00

Fun&Serious Game Festival, bideo-jokoen Europako jaialdirik handiena, ongi pasatzeko eta entretenitzeko gunea ere bada. Eta Fun Zone da ongi pasatzeko gunerik egokiena. Jaialdiko FUN ZONE Bilboko Euskalduna Jauregian izango da azaroraren 27tik 29ra. Berriro ere Fun Zone izango da Espainia iparraldeko kirol elektronikoen ikuskizunik onena.

eSports hauen puntu gorena bi auditoriotan izango dugu, gure herrialdean izenik handiena duten profesional eta taldeetako batzuk arituko baitira irabazi nahian, eSports aipagarrienetako batzuetan.

Fotos de la Fun Zone, e-sports, Indie Zone y talleres

Jolasetarako hondar edo gune desberdinak egongo dira eta bertatik bertara gozatu ahal izango da eSport hauekin, bertaratzen direnek beren lagunekin eta beste batzuekin lehiatzeko aukera izango dute PC eta kontsoletako jolasetarako gune hauetan, arrakastarik handieneko izenburu batzuetan. Zehatz esateko, Minecraften 40 postu egongo dira eta beste jolas hauen 100 postu baino gehiago: Quantum Break, Doom, Just Dance, Dark Souls III eta beste hainbat.

Fun Zone 3 egunez egongo da irekita eta egun horietan bertaratzen direnek jokalaririk onenen erakusketez gozatzeaz gain, horien aurka aritu ahal izango dira. Lehiaketak, zozketak, cosplay eta lehiaketa ez ofizialak ere egongo dira, Fun Zoneko eSport esperientzia ahalik eta osoena izateko.

Indie Zone

Baina industrian produkzio handiak baino gauza gehiago ere badaudenez, Fun&Serious Game Festival honetan indie bideo-jokoetarako gune bat ere egongo da FUN ZONEren barruan, Indie Zone alegia. Aukera paregabea da indie bideo-jokoak aurkezteko, nazioko bideo-jokoen alorreko talenturik hoberenak bertan izango baitira. Gune honetan nazioko eta nazioarteko joko independenterik onenetako batzuk ezagutu eta ibiltzeko aukera dago, eta FUN ZONE honetatik igaroko diren milaka lagunen aurrean erakustekoa ere bai.

Patrocinadores y partners