Fun&Serious Game Festival, Europako bideo-jokoen jaialdirik handiena, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo da Bilbon, eta aurtengoa bosgarren edizioa izango da. Nobedade handiak izango dira. Egun horietan, industria honetako aktore nagusiak, Fun Zone gunean lehiaketa ikusgarrietan parte hartuko duten eSport kirolen jokalari ospetsuak eta Youtuber famatuak bilduko dira Bilbon, ekitaldiei oihartzun handiagoa emateko. Bestalde, start up eta bestelakoak ere egongo dira. Fun&Serious sarien gala bat baino gehiago da, eta sei egun horietan, entretenimendu digitalaren Europako hiriburu bihurtuko da Bilbo. Hainbat jarduera egingo dira hiriko zenbait leku enblematikotan.  

Fun&Serious gaming lehiaketei begiratzeko beste modu bat da, izan ere, bideo-jokoei arte kategoria ematen die. Horrez gain, zati teknikoari eta zati sortzaileari garrantzia ematen dien sariak banatzen ditu.

Ekitaldi honek, beraz, eragin izugarria du Bilboko hirian.  Horren erakusgarriak dira 20.000 lagun baino gehiago joatea eremuetara, 400 gela baino gehiago bete egotea, 100 komunikabide baino gehiago akreditatzea, Estatukoak nahiz nazioartekoak, edo bideo-jokoen eta industria sortzaileen 1.000 enpresak eta profesionalak baino gehiagok parte hartzea. Horietatik, % 20 nazioartekoak dira, gainera. Zifra horiek, Fun&Serious Game Festival jaialdiaren handitasuna eta berekin dakarrena islatzen dituzte.  

Bideo-jokoaren industriak azken urteetan aberastasun handia sortzeaz gain, hazkunde izugarria ere izan du.  Guztira, 996 milioi euroko kontsumo orokorra egin zen sektorean 2014. urtean, AEVIk argitaratutako eta GFK-k emandako datuen arabera. Horrenbestez, sektorea gure herrialdeko ikus-entzunezko aisialdiaren eta aisialdi interaktiboaren lehen industria gisa finkatu da. Bestalde, hazkunde horrek enpresei ere laguntzen die, negozio-aukera handiak ematen dituelako.

Bilboren irudiari dagokionez, jaialdi honek indartu egiten du haren hiri-aldaketa mundu osoan. Aurreko jaialdietan nazioarteko 50 hizlari ospetsuk baino gehiagok parte hartu dute, eta aurten, etorriko direla berretsi dutenen artean, Tetris, Angry Birds, Assassin’s Creed eta Monkey Island bideo-joko ezagunen sortzaileak izango ditugu. Fun&Serious jaialdiak entretenimendu digitalaren industrian lortutako goi-mailaren erakusgarria.  

Jaialdiaren antolaketan 200 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute, eta zuzeneko 50 lanpostu sortuko dira. Bestalde, zerbitzuetan, horniduretan, logistikan, cateringean, argietan, soinuan eta ikus-entzunezkoetan espezializatuta dauden 26 euskal enpresek ere parte hartuko dute.

Baina Fun&Serious industriako ekitaldia da, beraz, azken galan urteko bideo-jokorik onenak saritzeaz gain, negozioa egiteko aukera ere ematen du, industriako profesionalen artean sinergiak eta networkinga indartuz. Izan ere, 1.000 bilera baino gehiago egin dira profesionalen, inbertitzaileen eta kazetarien artean, eta orain arte 986 proiektu aurkeztu dira lehiaketara.

Fun&Serious 2015, nobedadez beteriko edizioa

InfografiaFunSerious-2015-2

Fun&Serious Game Festival jaialdiaren 5. edizio honetan hainbat nobedade egongo dira. Horien artean, sarien izen-aldaketa izango da. Hemendik aurrera Titanium” sariak izango dira, Bilboren aldaketa adierazten duen titanioarengatik.  Guggenheim Museoa ere titanioz eginda dago, eta hiriak izan duen aldaketa (munduko erreferente bihurtuz) eta XX. mendeko industriak gaur egungo bizi-estilo modernora heldu arte izan duen aldaketa bateratzen ditu.  

Hain zuzen museoa ere aurtengo jaialdiaren nobedade handietako bat izango da. Industria sortzailearen eta digitalaren alde egindako apustu hau indartuz, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko gala, jaialdiaren ekitaldi nagusia dena, azaroaren 30ean izango da, eta lehen aldiz Guggenheim museoko atriumean izango da. Ekitaldi honek, Europako abangoardian kokatzen du Bizkaia, eta industria sortzaileen aldeko apustu irmoa egiten du eragile ekonomiko eta kultural gisa. Museo ospetsuak bideo-jokoen alde egindako apustuak jaialdiak Espainian nahiz Europan kultura digitalaren dinamizatzaile gisa duen eginkizuna indartzen du, eta ekitaldi hau, urteko garai honetako Europako kultura-erreferentzia moduan finkatzen du, zinemaren edo musikaren beste ekitaldi handien parean.

Fun&Serious Game Festival jaialdiaren beste nobedadeetako batzuk dira urteko bideo-jokorik onenen sarien kategoria desberdinak. Alfonso Gómez jaialdiko zuzendariak azaldu duen moduan, “sariek bideo-joko baten garapenean bateratzen diren diziplina desberdinak irudikatzeko gai izan behar dute. Gogoeta sakona egin ondoren, bideo-jokoaren alderdi sortzailea eta artistikoa gehiago nabarmendu behar zirela uste izan genuen, pertsonak saritzeko genero hain inpertsonaletatik urruntzeko“. Kategoria berrien artean nabarmendu behar dira “Joko-diseinurik onena”, “Jatorrizko ideiarik onena” edo “Gaztelaniazko interpretaziorik onena”.

Toni Garridok, Maker Studios konpainiako Espainiako dibisioa den Animal Maker-eko kazetariak eta sortzaileak, munduko on line bideo-ekoizle eta –banatzailerik nagusietako bat denak, gala hau zuzenduko du, jaialdiko aitabitxi gisa. Jaialdiaren aitabitxi gisa Toni Garridok egiteko garrantzitsua izango du, izan ere, egingo diren jardueretan ez ezik, sari-banaketaren Galan ere parte hartuko du.

Baina galan, Titanium sarien irabazleez gain, beste protagonista berezi batzuk ere izango dira. Batetik, bideo-jokoen industriaren istorio-kontalari handia den Tim Schafer, Jaialdiaren Sari Berezia jasoko duena bideo-jokoen diseinatzaile gisa egindako lanarengatik, hala nola Monkey Island ospetsua, 25 urte bete dituena. Sari hori, bideo-jokoen industrian izandako jarduera arrakastatsua nabarmentzeko emango diote, izan ere, berrikuntza handiak egin ditu istorioak kontatzeko moduan eta abentura grafikoetan pertsona handiak sortzean. Besteak beste,  Guybrush Threepwood pirata ikastuna sortu du, The Monkey Island bildumakoa.

Bestalde, lehen aldiz izango dugu Euskadin Alexey Pajitnov, TETRIS  bideo-joko ezagunaren sortzailea. Berak, Bizkaia Saria jasoko du. Entretenimenduaren industriaren izan duen eginkizun garrantzitsua sarituko diote, izan ere, bideo-joko horrekin betiko aldatu zuen industria, entretenimendu modernoaren oinarriak ezarriz. Joko eta marka gisa lortu zuen arrakastak atzetik zetozen beste joko askori egin zien bidea, eta gaur egun, edozein bideo-joko zale horretaz gogoratzen da.

Eta aurten ez da gala bat bakarrik egongo; bi egongo dira. Lehen aldiz beste gala bat egingo da aldi berean, jaialdiaren gizarte-kanaletan egindako ekintza baten ondorioz. Gala bi Youtuber ezagunek emango dute beraien kanaletatik: Chinchetok eta Tonachok. Ekintza horretan jaialdiaren jarraitzaileei beste gala horren aurkezleak proposatzea eskatu zitzaien, eta horren ondorioz, Gala eroa sortu zen. Bi aurkezleen YouTubeko kanaletan emateaz gain, Guggenheim Museoko auditoriumean egingo da. Bertara 300 lagun joango dira eta zuzenean gozatuko dute galaz.  

Iberdrola VIT Talks: berritzearen artea.

Alexey_pajitnov

Fun&Serious jaialdia Iberdrola VIT Talks antolatzen hasiko da lehen aldiz edizio honetan.  Hitzaldi-ziklo bat da, eta helburua publikoari industriako pertsona ospetsuak ekartzea da, 20 minutu inguruko hitzaldietan haien esperientziak azal ditzaten.

VIT Talks hitzaldien jardunaldia azaroaren 30ean izango da, Bilboko Azkuna Zentroko (Alhondiga) auditoriumean, 9:00etatik 18:00etara. Han, besteak beste, hauek izango dira: Tim Schafer, Alexey Pajitnov, Peter Vesterbacka, AngryBirds bideo-jokoaren sortzaileetako bat, Pepe Larraz, Marveleko Espainiako marrazkilaria, Luke Crane, Kickstartereko bideo-jokoen dibisioko zuzendaria, Stephanie Peterson, Runtasticeko presidenteordea edo Patrice Désilets, Assassin’s Creed frankiziaren sortzailea eta Panache Digital Gamesen sortzaileetako bat eta zuzendari sortzailea.  

Youtube bideo-plataforma aurtengo jaialdiaren protagonistetako bat da, eta eginkizun berezia izan du VIT Talks hitzaldi-zikloan. Hori dela eta, ekitaldia teknologiaren arloan ezaguna den Carolina Denia Youtuber-ak zuzenduko du. Egunean zehar egingo hitzaldietan moderatzaile eta aurkezle gisa aritzeaz gain, mahai-inguru batean ere parte hartuko du (“Nosotras las Youtubers”) beste hiru youtuber ezagun batzuekin batera. Jardunaldietan jaialdiko aitabitxia eta sari-banaketaren galako aurkezlea izango den Toni Garridok ere parte hartuko du. Hain zuzen, telebistak YouTubera egindako jausiari buruzko hitzaldian izango da Antonio Castelo umoristarekin.  TIM_SCHAFER_034.0

Industria sortzaileek arte bihurtu dute beren berritzeko gaitasuna, ez bakarrik entretenimendu hutsean, kultura-industriak oraindik indartsuena izaten jarraitzen duelako, beste arlo batzuetan ere bai, hala nola komunikazioan, marketinean, prestakuntzan edo bizitza osasungarrian. VIT Talks-en txostengileek eta bertaratutakoek Berritzearen arte irrikatu eta zail honen inguruan hitz egingo dute, bideo-jokoak orainaren industria bihurtu duten eta etorkizunean aukera handia duten sekretuak azaltzen.

Indie industria, bideo-jokoaren industriaren harrobia

Bideo-jokoen garapenak gora jarraitzen du Espainian. Horrela, iaz, fakturazioa % 34 handitu zen aurreko urtearen aldean. Zifra horiek, Fun&Serious jaialdiak indie industriaren alde egindako apustu irmoa bermatzen dute, eta jaialdian ere nabarmenduko da, AZ Play-ren bidez. Bideo-joko independenteen nazioarteko lehiaketa da, eta VI. edizioa izango da aurtengoa, lehenengoa Fun & Serious Game Festival jaialdiaren barruan.

Az Play indie lan berriak sustatzeko nazioarteko erreferente gisa finkatu da, eta urtero uneko bideo-joko independente original, sortzaile eta berritzaileenak saritzen ditu. AZ Play azaroaren 26an izango da Azkuna Zentroan eta bosgarren Fun&Serious Game Festival jaialdiaren lehen jarduera izango da.

Bertaratutakoek urteko indie bideo-jokorik onenez gozatzeaz gain, nazioarteko mailako industria independentearen pertsonarik ospetsuenak ezagutzeko aukera izango dute. Horrela, bideo-joko bat nola egiten den azalduko dute zuzenean.  

Horrez gain, Azkuna Zentroan azaroaren 27an egingo den Talent Day egunaren bidez, enpresek uneko indie proiektu garrantzitsuenei buruzko mahai-inguruetan eta maisu-eskoletan parte hartuko dute. Talent Day eguna estudio independenteak, startupak, bertako eta Estatuko bideo-jokoen garatzaileak inbertitzaileekin eta publisherrekin topatzeko lekua da. Egun horretan, gaur egun indie estudioek aurre egin behar dieten zalantzei eta arazoei erantzuna ematen saiatuko dira, bideo-jokoen sektorean lan-irtenbidea bilatzen duten gazteentzako prestakuntza-tailerren bidez.Logosindiezone

Bideo-jokoaren industriaren eta prestakuntzaren profesionalen eskutik, sektoreak dituen irtenbide profesionalak aztertuko dira. Horrez gain, tailer praktikoak ere egingo dira artea sortzeari eta bideo-jokoen programazioari buruz, gazteengan interesa pizteko helburuarekin.  Halaber, Fun&Serious jaialdiaren barruan beraien proiektuak ezagutzera eman nahi duten garatzaileek Fun Zone gunean erakutsi ahal izango dituzte. Han, negozio-aukerak bilatzeaz gain, Fun&Serious-eko hirugarren egoitza izango den Euskalduna Jauregitik hiru egunetan pasako diren milaka pertsonei ezagutzera emateko aukera izango dute.

 

Fun Zone gunea, denboraldiko on line jokoen ekitaldirik handiena

Jaialdiko Fun Zone gunean eSport kirolen milaka zale bilduko dira. Ezaugarri honetako Espainiako iparraldeko ekitaldirik handiena da. Munduko eSporten agentziarik handiena den ESLren laguntzarekin, azaroaren 27tik 29ra izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

ESLk mailarik handienera igo du eSports-en goi-lehiaketa. Gure herrialdeko profesional eta talderik onenetako batzuek bi auditorioetan lehiatuko dute eSports-en bi joko nabarmenenetan garaipena lortzeko: League of Legends eta Counter Strike jokoetan hain zuzen.

Halaber, hainbat jolas-eremu izango dira, bertaratutakok eSport-ez zuzenean goza dezaten, beraien lagunekin eta beste bisitari batzuekin lehiatuz, ordenagailurako eta kontsolarako jolas-eremuetan. Uneko jokorik arrakastatsuenekin aritzeko aukera izango dute, hala nola Rainbow Six Siege jokoarekin.  Guztira Minecraft-en 40 postu eta 100 jolas-postu baino gehiago aurkituko dituzte bertaratutakoek; besteak beste: FIFA 16, Rise of The Tom Raider, Halo 5, Forza Motorsport 6, Rainbow Six Siege, League of Legends o Assassin´s Creed: Syndicate. Ez dugu ahaztuko Fun Zone guneko aurtengo ekitaldi garrantzitsuenetako bat: World of Tanks jokoaren Europako erkidegoko ekitaldirik handiena. Fun Zone guneko musikaz eta giroaz Euskadi Gaztea irratiko Dj-ak arduratuko dira.

Fun Zone gunean indie bideo-jokoei buruzko azken proiektuak ikusteko eta erakusketa, hitzaldi eta tailerrez gozatzeko aukera ere egongo da. Horietan, enpresek nahiz publikoak bideo-jokoaren industrian izandako esperientziak azalduko dituzte. Horrela, Fun Zone Academy-n, bideo-joko bat nola sortzen den ikasiko dute bertaratutakoek UTAD, Bartzelonako Campuseko La Salle – Ramon Llull Unibertsitatea eta Digipen unibertsitateen eskutik.  Diseinu artistikoari, podcast-ak sortzeko prozesuari, errealitate birtualari, eSport eskolari eta bestelakoei buruzko workshop-etan parte hartzeko aukera ere egongo da.  

Halaber, aurtengo edizioan YouTubek eta YouTuberrek protagonismo berezia izango dute. YouTuberen partner programari buruzko informazioa emateko tailer bat egongo da. YouTuberen abantailak eta haren kanal bati etekinik onena ateratzeko moduak ere azalduko dira. Tailer hori azaroaren 27an izango da eta Maruchi Garcíak emango du, Senior YouTube Strategic Parter Manager Spain dena.

20180235848_9e857aedf8_k

Finlandia izango da Industriaren Forora gonbidatutako herrialdea

Fun&Serious-ek herrialde bati egiten dio beti omenaldia, jaialdia nazioartekoa dela gehiago erakusteko. Edizio honetan Finlandia aukeratu du, bideo-jokoen arloan munduko potentzietako bat izateaz gain, erreferente teknologikoa ere badelako. 2013. urtean 2.000 pertsona baino gehiago aritu ziren lanean Finlandian bideo-jokoaren industrian, 5 milioi biztanle inguru baditu ere. Herrialdearen aurreikuspenen arabera, 2020. urtean 5.000 pertsona baino gehiago arituko dira lanean zuzenean industria honetan.

Beraz, bideo-jokoaren industriak herrialdearen ekonomian duen eragina gero eta handiagoa da; baita erakunde publikoek ematen dituzten laguntzak ere. Horri esker, herrialdea munduko lekurik onenetako bat bihurtzen ari da bideo-jokoetan inbertitzeko. Esaterako, Ubisoft, EA edo Unity enpresak herrialdean finkatu dira erakundeen apustu horri erantzuteko.

Erakundeen eginkizuna indartzeko, harrera egingo da Bilboko Udaletxean, abenduaren 1ean. Han, hiriko alkateak eta udaleko beste ordezkari batzuek topaketa batean parte hartuko dute Finlandiako ordezkariekin, entretenimendu digitaleko industriak hirien garapenaren eragile gisa dituen onurei buruz eztabaidatzeko. José María Moreno, AEVIko zuzendaria (Espainiako Bideo-jokoen Elkartea), Foro honetan izango da KooPee Hiltunenekin batera, Neogames Finland Association elkarteko zuzendaria dena. Hor, bideo-jokoarne industriak Finlandian duen egoera aztertuko dute, eta herrialde hori mundu mailako bideo-jokoaren munduko potentzietako bat bihurtzeko zer neurri politiko hartu dituzten azalduko dituzte. Finlandian 900 milioi euro fakturatu ziren 2013. urtean eta hango ekonomian 2.150 milioi euroko eragina izan zuen.

Finlandia