Europako bideo-jokoen jaialdirik handiena den Fun&Serious Game Festivalek Titanium Sarien V. edizioan parte hartuko duten finalisten zerrenda emango du gaur. Sari-banaketa datorren azaroaren 30ean izango da Bilboko Guggenheim Museoan, eta aurkezlea Toni Garrido kazetari ezaguna izango da.

The Witcher 3: Wild Hunt, Bloodborne eta Star Wars: Battlefront dira aurten proposamen gehien izan dituzten bideo-jokoak. Horrez gain, Urteko Bideo-jokorik Onenaren eta Joko-diseinurik Onenaren kategorietan ere parte hartuko dute.

Diseinuaren atalean Bloodborne eta Star Wars: Battlefront nabarmentzen dira, Diseinu Artistikorik Onenaren eta Joko-diseinurik Onenaren sarietarako proposatu dituztelako. Hiru bideo-joko sartu dira aurten Bideo-joko berririk onenaren kategorian: Ori and the Blind Forest, White Night eta Undertale.

Musika, funtsezko zatia dena jolas-esperientzia osoan, lau faborito ditu aurten:  Ori and the Blind Forest, Star Wars: Battlefront, Life is Strange eta The Witcher 3: Wild Hunt, soinu-bandarik onenaren Titanium saria irabazteko lehiatuko dutenak. Eta gidoirik onenaren sariari dagokionez, Fallout 4, Her Story, Rise of the Tomb Raider eta The Witcher 3: Wild Hunt bideo-jokoak dira proposatutakoak.

Aurtengo Titanium Sarietan kategoria berriak egongo dira, horien artean gaztelaniazko interpretaziorik onenaren saria. Horrez gain, bikoizleen lana ere sarituko dute lehen aldiz F&S sariek, izan ere, haien lana gero eta garrantzitsuagoa da bideo-jokoen industrian. Badaude beste kategoria berri batzuk ere aurten: jatorrizko ideiarik onenaren saria eta joko-diseinurik onenaren saria.

Galaren unerik garrantzitsuenetako bat Bizkaia sariaren banaketa izango da. Aurten, sektoreko mito handienetako batek jasoko du:  Tetris jokoaren sortzailea den Alexey Pajitnovek, hain zuzen.

Horrez gain, jaialdiaren sari berezia aurten Tim Schaferek irabazi du. Abentura grafikoetako hainbat pertsonaia sortu ditu, hala nola 25 urte betetzen dituen The Monkey Island bildumako Guybrush Threepwood pirata ikastun ospetsua.

Bi sari gala:   Galarik eroena

Eta nobedade gehiago. F&S jaialdiaren sarien V. edizio hau publikoari oro har ere irekita egongo da. Jaialdiak bi gala antolatu ditu aldi berean:  batetik, gala “ofiziala”, Guggenheim Museoaren atriumean egingo dena; bestetik, publiko guztientzako beste gala bat, eroagoa eta dibertigarriagoa izango dena: #GalaGolfaFS Museoaren auditorioan izango da, eta gehienez, 300 lagunentzako lekua dago.

Une honetan #GalaGolfaFS gala aurkezleak bilatzen ari da, eta jokalariek azken erabakian parte har dezatela nahi du. Twitter edo Facebook bidez, #GalaGolfaFS hashtag-a erabiliz, edonork proposa dezake bere gustuko aurkezlea. Parte-hartzaile guztien artean 2 pertsonentzako bidaia bat zozketatuko da Galara edo asteburuan Fun Zone gunera joateko, hotela barne.

PROPOSATUTAKOEN ZERRENDA OSOA

URTEKO BIDEO-JOKORIK ONENA

  • The Witcher 3: Wild Hunt
  • Bloodborne
  • Star Wars: Battlefront
  • Metal Gear Solid V: The Phantom Pain
  • Rise of the Tomb Raider
  • Fallout 4

DISEINU ARTISTIKORIK ONENA

  • Ori and the Blind Forest
  • Assassin’s Creed: Syndicate
  • Bloodborne
  • Life is Strange
  • Star Wars: Battlefront

GIDOIRIK ONENA

  • The Witcher 3: Wild Hunt
  • Fallout 4
  • Her Story
  • Rise of the Tomb Raider

JOKO DISEINURIK ONENA

  • Bloodborne
  • Metal Gear Solid V: The Phantom Pain
  • The Witcher 3: Wild Hunt
  • Star Wars: Battlefront
  • Halo 5

BIDEO JOKO BERRI ONENA

  • Ori and the Blind Forest
  • White Night
  • Undertale

JATORRIZKO SOINU-BANDARIK ONENA

  • Ori and the Blind Forest
  • Star Wars: Battlefront
  • Life is Strange
  • The Witcher 3: Wild Hunt

JATORRIZKO IDEIARIK ONENA

  • Ori and the Blind Forest
  • Bloodborne
  • Undertale
  • Her Story
  • Los Delirios de Von Sottendorff

GAZTELANIAZKO INTERPRETAZIORIK ONENA

  • Claudio Serrano (Batman Arkham Knight)
  • Eduardo del Hoyo (The Order 1886)
  • Guiomar Alburquerque Durán (Rise of the Tomb Raider)
  • Assassin’s Creed: Syndicate

KIROL JOKORIK ONENA

  • NBA 2K16
  • FIFA 16
  • PES 2016

LASTERKETA JOKORIK ONENA

  • Forza Motosport 6
  • Project Cars
  • F1 2016

LEHIAKETA JOKORIK ONENA

  • Rainbow Six SIEGE
  • Halo 5
  • Heroes of the Storm

Fun & Serious Game Festival jaialdiari buruz

Bilbon, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo den Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bizkaiko hiriburutik 20.000 pertsona baino gehiago igaro ziren iaz antolatutako jardueretatik.  

Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.

Fun&Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Babesleak Iberdrola, BBVA eta El Correo dira. Partner estrategikoak,  Microsoft eta Ubisoft. Horrez gain, Espainiako Bideo-jokoen Elkartea (AEVI), Digipen, UTAD, La Salle Barcelona eta Virtualware laguntzaile moduan ere arituko dira.