BBVA Games Industry Forum

ZUREKIN INDUSTRIA EGINAZ

GAMES INDUSTRY FORUM bideo-jokoen industriako profesionalentzako topaketa da: batetik trebakuntzarako biltzarra da, bertaratzen direnei baliabide eta ezagutza garrantzitsuak emango baitzaizkie negozioa garatzeko ezinbesteko arloetan, hala nola, finantzazioa, bideo-jokoen banaketa, koprodukzioa edo industrian ezarri daitekeen marko juridikoa, Espainiako estudioentzako kanporako zubia izan dadin eta nazioarteko enpresak espainiar eta latinoamerikar merkatuetan sartu daitezen. Bestetik, networkingerako aukera izango da, bideo-jokoen garapenerako espainiar industriaren motor eta katalizatzaile izateko: bertaratzen diren profesionalen arteko sinergia berriak sustatzeko berariazko espazioak eta jarduerak egongo dira GIFean. Amaitzeko, GIFa eztabaidarako foroa ere izango da, bideo-jokoen industriaren egoera hobetzeko neurri bereziak eztabaidatu eta proposatzeko.

Noiz

2016ko azaroaren 25a

Hasiera 9:00 am

Non

Bilbao

Euskalduna Jaureguian

Programa

Viernes 25 (Sala Barria)
Noviembre

09:00 Acreditaciones

09:30 Bienvenida

09:45 “El videojuego independiente en el mercado actual: desafíos y oportunidades”

10:15 Mesa redonda – “Publishers, la búsqueda de El Dorado” con Andrew Parsons (Devolver Digital), Martin DeFries (Rising Star Games) y Darryl Still (KISS)

11:00 Mesa Redonda - Coproducción independiente: Ventajas del trabajo en coproducción para pequeñas empresas con Miguel Paniagua, productor de Tequila Works y Charles Griffiths, Co-fundador de Cavalier Studios

11:45 Conferencia - “Cómo publicar tu juego en consolas” con Roberto Yeste (responsable de desarrollo de negocio en PlayStation Iberia)

12:15 Coffee Break

12:45 Mesa Redonda - “Cómo financiar tu juego... y a cambio de qué" Travis Winstanley (Kuju Entertainment)

13:30 “Desafíos legales para la industria del videojuego” Katerina Nemova (Directora del Departamento Legal de Wargaming)

14:00 Descanso para el almuerzo

16:00 Crexit: Clusters Creativos, Realidad Virtual y videojuegos: la verdadera historia del éxito británico

16:40 Caso de éxito - “MINDTAKER, superando juntos nuestras peores pesadillas” - Jon Cortazar (CEO de R3Levo Videogames, Producer y Lead Designer de Mindtaker) y Sergio Barrera (CTO de Virtualware, Production Manager de Mindtaker)

17:10 Mesa Redonda - Internacionalización y coproducción (Ponentes: representantes del ICEX e Ibermedia)

17:55 Charla - Channel 4: De Black Mirror a Fancy Cats con Colin Mcdonald (Director Del sello All 4 Games)

18:25 Conferencia: “La autopublicación no es para valientes: indies en Gog y Steam” con Sergei Klimov (fundador de Charlie Oscar, ex-director de desarrollo de negocio y publishing en empresas como Daedalic, Larian, Snowbird…)

18:50 Pitch proyectos candidatos a Mejor videojuego Universitario

Sábado 26 (Sala A2)
Noviembre

12:00 Charla - Localización: cómo vender en diferentes mercados con Sergei Klimov (fundador y productor de Charlie Oscar) y Rolf Klischewski (traductor especializado en videojuegos)

16:00 Workshop: Huawei busca talento con Coco Yang (Representante de Huwaei)

Hizlariak

Bideo-jokoen sektoreko nazioarteko aditurik handienak (garatzaileak, inbertsoreak, publisherrak...) izango dira GIFen.

SHAMS JORJANI

SHAMS JORJANI

PRODUKTUEN PRESIDENTEORDEA PARADOX INTERACTIVEn

Shams Jorjani Ingeniaritzan graduatzeko zorian zen Royal Institute of Technology delakoan bideo-jokoen industriarekin topo egin zuenean. Ez zen bere gurasoen gustuko erabakia izan, baina Shams oso gustura aritu zen Avalanche Studiosen 2009an Paradox Interactiveren banaketa-arloan sartu zen arte; orduz geroztik ez du atzera begiratu. Gaur egun, produktuen presidenteordea da eta Paradoxen hurrengo joko eroa aurkitu eta sinatzeaz arduratzen da.

Ekaterina Nemova

Ekaterina Nemova

WARGAMINGeko lege-departamentuko zuzendaria

Ekaterina Nemova jabetza intelektualean espezializatutako abokatua da, bideo-jokoen industriako beste lege-kontu batzuetan espezializatuta egoteaz gain. Hamalau urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du; Nemova industria honetan sartu zenean Snowball Studios errusiar banatzailearen lege-aholkularia izan zen, baita Snowberry Connectionena ere, bere mendeko bideo-jokoak koproduzitzen dituen konpainiarena. Handik 2010ean joan zen 1C-Softclubeko lege-departamentuko zuzendari izateko. Ekialdeko Europako bideo-jokoen banatzaile nagusia da 1C-Softclub, eta postu horretan urte eta erdi egin ondoren, bere kasa hasi zen lanean; denboraldi batez prestigioko estudio independenteen ordezkaria izan zen, hala nola, Amanita Design, Daedalic Entertainment, Larian Studios edo Taleworlds, baina 2013ko maiatzaz geroztik, Wargamingeko lege-departamentuko zuzendaria da.

SERGEI KLIMOV

SERGEI KLIMOV

CHARLIE OSCARREN SORTZAILEA ETA CEO

Sergei Klimovek 20 urteko esperientzia du bideo-jokoen industrian, eta Europako konpainiarik garrantzitsuenetako batzuetan erantzukizuneko karguak izan ditu. Bere ibilbidearen hasieran Snowball Studios errusiar banatzaile sortu zuen, eta bertako zuzendari exekutiboa izan zen 14 urtez; era berean, Snowberry Connectioneko koprodukzioko funtsen negozioaren garapen-zuzendaria ere izan zen. Klimoven zuzendaritzapean Errusiako banatzailerik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen Snowball, argitaratutako 300 joko baino gehiagoko katalogoa zuen eta milioika joko saldu zituen merkatuko plataforma guztietarako. Aldi honetan sortu zuen Aisia eta teknologia digitalen errusiar garatzaileen Elkartea eta bertako zuzendari exekutiboa izan zen. 2010ean 1C-SoftClubeko negozio-garapenaren zuzendari bihurtu zen, ekialdeko Europako banatzailerik handienekoa, Snowballekin bat egin ondoren; handik urtebetera Larian Studiosen sartu zen, Divinity: Original Sin-en sortzaileetan, negozio eta banaketa arloko zuzendari izateko. Daedalicen aldi labur bat egin ondoren nazioarteko negozio-garapeneko zuzendari gisa, bere estudioa sortu zuen, Charlie Oscar, eta duela gutxi merkaturatu du lehenengo jokoa. Bere ibilbide profesionalean Klimovek hainbat ekitaldi antolatu ditu bideo-jokoen industriarekin zerikusia dutenak, hala nola, Games Night Industry Events edo Games Law Summit lege-biltzarra, prentsarekin lankidetzan aritzen da eta proiektu independenteen inbertsorea izan da.

JASON DELLA ROCCA

JASON DELLA ROCCA

EXECUTION LABSen SORTZAILEETAKO BAT

Jason Della Roccak bideo-jokoen industriako ibilbidea International Game Developers Assocation (IGDA) delakoaren zuzendari exekutibo bezala hasi zuen, eta kargu horretan hainbat aitorpen jaso zituen, besteak beste GDCko Ambassador Award. Irakaslea eta hainbat konpainia, elkarte eta fundaziotako administrazio-kontseiluko kidea izateaz gain, bideo-jokoen industriarako negozio-aholkularia eta clusterren garatzailea ere izan da. 2012an Execution Labs sortu zuen beste batzuekin batera, Kanadan oinarritutako bideo-joko independenteen inkubagailua eta bizkortzailea, garapen independenterik hoberenak merkatura arrakastaz iristea xede duena.

ARIEL ARRIETA

ARIEL ARRIETA

NXTP LABSen SORTZAILEETAKO BAT ETA INBERTSOREA

Ariel Arrietak 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du. Hainbat konpainia sortu ditu, adibidez, I-Solution S.A, OK-Compra.com eta V-Commex. Gainera, administrazio eta marketin alorrean ardurak izan ditu Global Mind agentzia interaktiboan edo Global Mind, ViaNetworks, Inea Internet eta Century Internet interneteko zerbitzuen hornitzaileetan. 2003an Digital Ventures eta InZearch sortu zituen, Latinoamerikako publizitate-sarerik garrantzitsuenetako bi; 2007an Fox Interactivek erosi zituen eta erosketaren ondoren konpainiaren nazioarteko hedapenari forma eman zion; bere kudeaketari esker, mozkinak lau aldiz hazi ziren eta Latinoamerikan 3 bulego izatetik mundu osoan 21 izatera igaro zen. Ondoren Nextperience eta Nextperience Labs sortu zituen, garapeneko lehenengo urratsak ematen ari diren teknologian espezializatutako konpainientzako inbertsio-funtsak; aholkularitza eta babesa ere eskaintzen die ekintzaileei. NXTP Labsek gaur egun 150 konpainia baino gehiagoko portfolioa du.

CLAUDIA KUEHL

CLAUDIA KUEHL

DAEDALIC ENTERTAINMENTeko MARKETING ETA KOMUNIKAZIOEN ZUZENDARI GLOBALA

Claudia Kuehlek ibilbide luzea du bideo-jokoen argitalpenean. Bere ibilbidea Alemanian hasi zen Universaleko product manager gisa, Half-Life, Homeworld, Caesar eta Empire Earth bezalakoe izenburuekin; berehala zen Europa, Ekialde Erdia eta Asiako egoitza nagusian, Parisen. Bostoneko Tilted Mill Entertainment estudioan aldi bat egin ondoren Primetide sortu zuen, ekoizpen, PR eta marketin aholkularitza bat. 2006an THQn sartu zen eta PCrako katalogoaren arduraduna izan zen; San Frantzisko EAren Sims atalean aldi labur bat egin ondoren, bere jaioterrira, Hamburgera, itzuli zen Dtp Entertainmenteko marketin eta marka garapeneko arduradun gisa. Hurrengo urteetan Bigpoint eta DELASOCIAL konpainietan egon zen eta 2015eko azaroaz geroztik Daedalic Entertainmenteko marketin eta komunikazio arloko zuzendari globala da.

COLIN MACDONALD

COLIN MACDONALD

ALL 4 GAMESeko ZUZENDARIA

Collin 1990ean sartu zen bideo-jokoen industrian 8 biteko 20 joko inguru banatuz, hala nola, Lemmings edo Prince of Persia. Ondoren DMA Designen sartu zen Grand Theft Auto frankizia arrakastatsuaren ekoizle bezala, eta ondoren Realtime Worlds estudioa sortu eta zuzendu zuen. 100 milioi dolar baino gehiago biltzea lortu zuen inbertsioan eta Crackdown ikuskatu zuen; joko horren bi milioi kopia baino gehiago saldu ziren eta bi BAFTA sari lortu zituen, APB online jokoarenaz gain. RTWren eeGeo, spinouten negozio-garapeneko presidenteorde bihurtu zen Colin eta gaur egun Channel 4eko bideo-jokoen editorea, All 4 Games-eko zuzendaria eta Speech Graphics aurpegiko animazioan espezializatutako konpainiaren presidentea da.

Indie Zone

Indie Zone

INDIE ZONE aukera paregabea da, indie bideo-jokoak erakusteko. Gune honetan nazioko eta nazioarteko joko independenterik onenetako batzuk ezagutu eta joko horietan ibiltzeko aukera dago, eta FUN ZONE honetatik igaroko diren 20.000 lagun baino gehiagoren aurrean erakustekoa ere bai. Erakusketa eremutik igaroko dira erabiltzaileez gain, ehunka komunikabide orokor eta espezializatu (naziokoak eta nazioartekoak) eta bideo-jokoen industriako editorerik garrantzitsuenen arduradunak.

Baieztatu duten estudioak

Por qué venir al GIF

GIFera etortzeko 5 arrazoi

  • Trebakuntza espezializatua jasoko duzu merkatuaren azterketan, finantzazioan, lan-ereduetan, banaketan...
  • Europa osoko garapen-estudioak ezagutuko dituzu, eta sinergiak ezartzeko aukera izango duzu.
  • Industriako sektoreekin harremanetan izango zara (banaketa, finantzazioa), bestela horietara inguratzea zaila baita.
  • Networkingeko gune esklusibo batean sartuko zara, bideo-jokoak garatzen dituzten alor guztietako profesionalik onenekin.
  • Zure lana munduari aurkeztuko diozu Fun & Serious Game Festival-eko erakusleihoan.
Patrocinadores y partners