Reino Unido - País invitado Fun&Serious 2016

Gonbidatutako herrialdea: Erresuma Batua

Erresuma Batua da bideo-jokoen alorreko mundu mailako potentzietako bat:
  • Erresuma Batuko bideo-jokoen industriak 5.024 milioi euro baino gehiago lortu zituen 2014an, aurreko urtean baino %10 gehiago.
  • Erresuma Batua da munduko 6. merkaturik garrantzitsuena bideo-jokoen industriarako eta 2.a Europan, Alemaniaren atzetik.
  • Garapeneko1.902 estudio ditu eta munduko sorkuntza-gunerik garrantzitsuenetakoa da.
  • Munduko estudiorik garrantzitsuenetako batzuk britainiarrak dira: Rockstar North, Rocksteady, Criterion, Sports Interactive...
  • Bideo-jokoek Erresuma Batuan 12.100 enplegu zuzen eragiten dituzte.

Erresuma Batua bideo-jokoen arloko munduko potentzietako bat da merkatu gisa eta sortzeko gune gisa; ez soilik Rockstar North bezalako estudio handiengatik, baizik eta garapenean aritzen diren enpresa txiki eta ertainen industria-sare handiagatik ere bai.Erresuma Batua izango da Fun & Serious edizio honetako herrialde gonbidatua, ezagutzak trukatzeko eta bideo-jokoen industria ulertzeko giltzarri zer neurriren bidez bihurtu den azaltzeko.

Patrocinadores y partners