Fun&Serious Game Festival jaialdirako ohore handia da jakinaraztea James Armstrong, Europako hegoaldeko presidente seniorra eta Espainia eta Portugalerako kontseilari delegatua, Titanium sarien banaketaren galan izango dela. Gala horretan, Jaialdiaren Ohorezko Saria jasoko du, orain arte izandako jarduera nabarmentzeko.  

Datorren azaroaren 30ean Armstrongek Sony Computer Entertainment Iberia enpresan dituen eginkizunei utziko dira, PlayStation® kontsolak bideo-jokoen industrian eragindako iraultza zuzenduta. Armstrongek 30 urte daramatza lanean Sony taldean. Hasiera batean Sony Pictures-en ibili zen lanean, eta 1995. urtean Sony Computer Entertainment España enpresan sartu zen. Horrela, 1995eko irailean PlayStation®One bideo-jokoen kontsola atera zuten Espainian eta Portugalen. Hortik aurrera Sonyren dibisio horretan egin du lan, eta atera diren PlayStation® kontsola guztiak kudeatu ditu.

Alfonso Gómezek, Fun&Serious Game Festival ekitaldiko zuzendaria ekitaldiak hau adierazi du: “Datorren azaroaren 30 oso egun zirraragarri eta garrantzitsua izango da Espainiako bideo-jokoen industriarako. James Armstrongek, sektoreko pertsonarik nabarmenenetako bat eta modu batera edo bestera industria honetan aritzen garenontzat erreferentzia denak, Sony Computer Entertainment España enpresa utziko duela jakinarazi du. Fun&Serious Game Festival jaialdian gure omenaldi txikia egin nahi izan diogu eta Jaialdiko Sari Berezia emango diogu, bere jarduera osoa goraipatzeko.. Guretzat ohore handia da James Armstrong jaialdiaren sari-banaketaren galan egotea sari hori jasotzeko”.

James Armstrongek bere aldetik hauxe esan du sariari buruz: “Niretzat ohore handia da bideo-jokoen industrian Fun&Serious Game Festival jaialdia bezalako ekitaldi garrantzitsu batean sari hau jasotzea, are gehiago gaur egungoa bezalako une hain berezi honetan.  PlayStationek 20 urte bete ditu dagoeneko, erronkez beteriko bi hamarkada izan dira. Zailtasunak ere izan ditugu, baina batez ere pozgarria izan da. Pasioa, dinamismoa eta bikaintasuna bateratzen dituen industria honetan lan egitea gustukoa dut, eta zehazki, arrakasta handia izan duen PlayStation moduko marka batean. Enpresa honetan lan egitearekin harro nago, eta sari hau, lan egiten duten guztiei eskaintzen diet”.

Sony Computer Entertainment Europe Ltd enpresari buruz

Sony Computer Entertainment Europe (SCEE) enpresaren egoitza Londresen dago, eta besteak beste, PlayStation®4 (PS4TM) entretenimendu sistema, PlayStation®Vita (PS Vita) ordenagailu eramangarrietarako entretenimendu sistema, PlayStation®3 (PS3TM) entretenimendu sistema eta PlayStation®Network (PSN) kontsolaren softwarea eta hardwarea Europa, Ekialde Ertain, Afrika eta Ozeaniako 109 lurraldetan banatzen, marketina egiten eta komertzializatzen ditu. SCEEk etxeko entretenimendua goitik behera aldatu du 1994. urtean PlayStation® atera zuenetik. PlayStation®4 kontsolak jolas-esperientzia aberasgarri eta immertsiboa berriro finkatu du, grafiko apartei, abiadurari, pertsonalizazio azkarrari eta sakonki integratuta dauden gizarte-gaitasunei esker. PS Vita ordenagailu eramangarrirako entretenimendu sistema da, eta jolas-konbinazio osoaz gain gizarte-konektibitate handia ere eskaintzen du.  PS3™ entretenimendu sistema aurreratua da, eta Cell Broadband Engine eta RSX prozesadoreak erabiltzen ditu. SCEEk sistema horietarako entretenimendu-softwarea ere garatu, argitaratu, komertzializatu eta banatzen du. Bestalde, hirugarrenen programen lizentziak kudeatzen ditu plataforma horietarako aipatutako lurraldeetan.

PlayStation® plataformaren produktuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: www.playstation.com

PlayStation®, PS4TM, PS3TM eta DUALSHOCK®, Sony Computer Entertainment Inc erakundeak erregistratutako markak dira. Gainerako marka guztiak dagozkien jabeenak dira.  

Fun&Serious Game Festival jaialdiari buruz

Bilbon, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo den Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bizkaiko hiriburutik 20.000 pertsona baino gehiago igaro ziren iaz antolatutako jardueretatik.  

Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.

Fun&Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Babesleak Iberdrola, BBVA eta El Correo dira. Partner estrategikoak,  Microsoft eta Ubisoft. Horrez gain, Espainiako Bideo-jokoen Elkartea (AEVI), Digipen, UTAD, La Salle Campus Barcelona – Ramon Llull Unibertsitatea eta Virtualware laguntzaile moduan ere arituko dira.