Bideo-jokoen diseinatzaile estatubatuar ospetsua, besteak beste Monkey Island edo Grim Fandango bildumak sortu dituena, Bilbora etorriko da datorren abenduaren 30ean Fun & Serious sarien banaketaren galara, bere jarduera nabarmentzeko emango dioten Ohorezko Saria jasotzeko

Fun & Serious Game Festivalek, Europako bideo-jokoen jaialdirik handienak, jakinarazten du bideo-jokoen industriako istorio-kontalaririk handiena den Tim Schafereri Ohorezko Saria emango diotela. Saria, Fun & Serious Sarien banaketaren galan emango diote datorren 30ean, Bilbon. Sari hori, bideo-jokoen industrian izandako jarduera arrakastatsua nabarmentzeko emango diote, izan ere, berrikuntza handiak egin ditu istorioak kontatzeko moduan eta abentura grafikoetan pertsona handiak sortzean. Besteak beste, Guybrush Threepwood pirata ikastuna sortu du, The Monkey Island bildumakoa, edo Grim Fandango.

“Schafer da bere eguneroko lanetan berrikuntzak azkarren erabili dituen pertsonetako bat, eta bikain joan da aplikatuz bere garapen-lanetan. Bere gidoiek argumentu konplexuak dituzte eta umorez beterik daude. Hori izan da bere lanetan etengabe nagusitu dena. Gure ustez, hori dela eta, abentura grafikoaren generoak arrakasta handia lortu du”, adierazi du Alfonso Gomezek, Fun & Serious Game Festival jaialdiko zuzendariak.

Ohorezko Sariak bideo-jokoen industriako pertsona garrantzitsuen lanen bikaintasuna saritzen du. Industria horrek 2014. urtean 75.000 milioi dolar baino gehiagoko diru-sarrerak lortu zituen, eta gero eta hurbilago dago zinemaren industriatik, izan ere, balioespenen arabera, 2014. urtean 90.000 milioi dolar irabazi zituen. Sari hori, Fun & Serious sarien banaketaren galan banatzen da, Fun & Serious Game Festival jaialdiaren ekitaldi nagusian hain zuzen, eta horrez gain, urteko bideo-jokorik onenen sariak ere banatzen dira.
Diseinuaren esparruan egindako lanak eta izandako sormenaz gain, Fun & Serious Game Festivalek Tim Schaferek ekintzaile moduan egindako ekarpenak ere nabarmentzen ditu.

Lucas Arts estudio ospetsuetan jarduera arrakastatsua izanda, bideo-jokoak garatzen dituen bere estudioa sortzea erabaki zuen: Double Fine. Estudio horretan, industriako sortzailerik interesgarrienetako bat moduan lan egiten jarraitu du, istorio eta pertsonaia berriak sortzen. Tim Schaferek dagoeneko bideo-jokoen historiaren barruan dauden 25 lan baino gehiagoren garapenean parte hartu du.

“Guretzat ohore handia da Tim Fun & Serious sarien galan egotea, eta ziur gaude hau hasiera baino ez dela. Aurten Fun & Serious Game Festival jaialdiaren 5. edizioa dugu, eta oso jaialdi berezia prestatzen ari gara, sorpresa askorekin”, amaitu du Alfonso Gómezek, Jaialdiko zuzendariak.

Alexey-Pajitnov

TETRIS jokoaren sortzaileak Ohorezko saria jasoko du Fun & Serious Game Festival jaialdiaren galan

Fun & Serious Game Festival Europako bideo-jokoen jaialdirik handienak jakinarazi du Alexey Pajitnov, betiereko Tetris jokoaren sortzailea, Bilbon izango dela lehiaketak emango dion Ohorezko saria jasotzeko. Horrez gain, Pajitnovek txostengile gisa ere parte hartuko du aurten jaialdiaren barruan lehen aldiz izango diren VIT Talks hitzaldien zikloan. Hitzaldi horien helburua, publikoari industriako pertsona ospetsuak ekartzea da, beraien esperientziak azal ditzaten, eta iradokitzeko eta motibatzeko iturri gisa baliagarriak izan daitezen.  

Ezer gutxi gaineratu daiteke Tetrisaren inguruan. Dagoeneko 30 urte bete ditu bideo-jokoak eta entretenimendu digitalaren munduaren hastapenetatik hainbat belaunaldik jokatu dute. Datu bitxi gisa, bere izena “tetra” greziar zenbakizko aurrizkitik dator, lau esan nahi duena, eta “tenis” hitzetik, Pajitnoven kirolik gustukoena dena.  

Tetrisaren eragina handia izan da bideo-jokoaren industrian, izan ere, 185 herrialde baino gehiagotan eskura daiteke, 50 hizkuntza baino gehiagotan, eta hainbat bertsio sortu dira 50 plataforma baino gehiagorentzat. Bere garaian, GameBoy-rako jatorrizko bertsioa 35 milioi gailu baino gehiagotan saldu zen. Gaur egun, 425 milioi Tetris joko baino gehiago saldu dira tresna mugikorretan, eta gizarte-sareetara ere zabaldu da bere arrakasta, izan ere, Facebooken dagoen TetrisBattle bertsioa 20.000 milioi alditan baino gehiagotan jolastu da. Horrenbestez, plataformako jokorik arrakastatsuenetako bat bihurtu da. 

Alfonso Gómezek, Fun & Serious Festival jaialdiko zuzendariak hau adierazi du: “Guztiz harro gaude Alexey Pajitnov Fun & Serious Game Festival jaialdira bertaratzeko lehen aldiz Bilbon izango dela jakinaraztearekin. Pajitnovez gain industrian prestigio handia duten beste pertsona ospetsu asko ere izango dira, beraz, jaialdiak gaur egun bideo-jokoen munduan duen garrantzia handia berresten du horrek. Fun & Serious Game Festival erreferente nazionala izateaz gain, nazioartekoa ere badela erakusten du, eta industriako eragile nagusientzat ezinbesteko hitzordua bihurtu da. 

Tetrisa erabateko erreferentea da, adin guztietarako jokoa, eta bideo-jokoen industrian abiapuntua izan zen.  Joko eta marka gisa lortu zuen arrakastak atzetik zetozen beste joko askori egin zien bidea, eta gaur egun, edozein bideo-joko zale horretaz gogoratzen da. Industriak Tetrisaren garrantzia nabarmendu du hainbat sariren bidez. Esaterako, duela gutxi urteetan zehar arrakastan handia izan duten eta entretenimenduaren industrian, gizartean eta kulturan eragina izan duten plataforma guztietako bideo-jokoak saritzeko sortu den World Video Game Hall of Fame erakundeak,  Tetris aukeratu du bere zerrendako lehen sei jokoen artean. 

Horrez gain, ikertzaileen artean sari garrantzitsuak ere lortu ditu, urteetan zehar 30 ikerlan zientifiko baino gehiagotan jaso dutelako bideo-jokoa. Esaterako, 1992. urtean, Tetrisera jolasteak burmuinari modu eraginkorragoan aritzen laguntzen ziola erakutsi zuen ikerlan batek. Oxfordeko Emily Holmes doktoreak jokoak estresarengatiko arazoak zituzten pazienteak osatzen lagun zezakeela iradoki zuen 2008. urtean. 

Ohorezko Sariak bideo-jokoen industriako pertsona garrantzitsuen lanen bikaintasuna saritzen du. Industria horrek 2014. urtean 75.000 milioi dolar baino gehiagoko diru-sarrerak lortu zituen, eta gero eta hurbilago dago zinemaren industriatik, izan ere, balioespenen arabera, 2014. urtean 90.000 milioi dolar irabazi zituen. Sari hori, Fun & Serious sarien banaketaren galan banatzen da, Fun & Serious Game Festival jaialdiaren ekitaldi nagusian hain zuzen, eta horrez gain, urteko bideo-jokorik onenen sariak ere banatzen dira.

Fun & Serious Game Festival jaialdiari buruz

Bilbon, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo den Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.