Fun & Serious Game Festival Europako bideo-jokoen jaialdirik handienak jakinarazi du Toni Garrido izango dela jaialdiaren hurrengo edizioaren aitabitxia. Garrido oso ezaguna da kazetari gisa, izan ere, Espainiako irratiko ahotsik ospetsuenetako bat bihurtu zen. Horrez gain, Animal Maker, munduko on line bideo-ekoizle eta banatzaile nagusietako bat den Maker Studios enpresaren Espainiako dibisioaren sortzailea ere bada.

Jaialdiaren aitabitxi gisa Toni Garridok egiteko garrantzitsua izango du, izan ere, egingo diren jardueretan ez ezik, sari-banaketaren Galan ere parte hartuko du.

Youtuber fenomenoa azken urteetako garrantzitsuenetako bat da, millenialsen goren unearengatik bereziki. Millenialsek mugikortasuna, berehalakotasuna eta gizarte-elkarrekintza aintzat hartzen dituen bizimodua dute.  Maker Studiok, YouTuben edukirik handiena duen sareak, 10.000 milioi ikuskaldi baino gehiago ditu hilero, eta 650 milioi harpidedun baino gehiago.  

Animal Maker Espainiako edizioak ildo horretatik jarraitu nahi du, Espainiako sortzaileei mundu osoan dagoeneko milioi harpidedunek gozatzen duten kalitatezko eduki hori guztia partekatzen lagunduz.  Toni Garridok hauxe adierazi du horren inguruan: “Gure helburua sortzea baino ez da, sortzaile onak erakartzea, bere sortze-lanak partekatu nahi dituztenei eta Anima Maker-en gaikako lau blokeetan produktu onak egiten jarraitzeko baliabideak ematen dizkigutenei laguntzea. Hauek dira lau bloke nagusiak: bideo-jokoak eta kirolak, bizimodua, familia eta entretenimendua. Horietan edozein gai lantzen da”.

Jaialdiko zuzendaria den Alfonso Gomezentzat, Toni Garrido Fun & Serious edizio honen aitabitxia izatea ohore handia da. Espainiako Youtuberrek mundu osoan dute arrakasta, eta beraien kanaletan harpidedun gehien dituztenak dira. Horrek, formatu honen egoera ona erakusten du, baita industriarako, bideo-jokoen industriarako bereziki, oso garrantzitsua dela ere. Horren adibide argia dugu Youtuberen plataforma, jokatzeko modua eta jokalariak euren artean eta sektoreko enpresekin harremanetan jartzeko modua aldatu duelako”.

Fun & Serious Game Festival jaialdiari buruz

Bilbon, azaroaren 26tik abenduaren 1era bitartean egingo den Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bizkaiko hiriburutik 20.000 pertsona baino gehiago igaro ziren iaz antolatutako jardueretatik.  

Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.