admin-ajax.phpAZPLAY 2015. BIDEO-JOKO INDEPENDENTEEN NAZIOARTEKO VI. LEHIAKETA

2015(E)KO AZAROAREN 26(E)TIK 2015(E)KO ABENDUAREN 1(E)RA

Azkuna Zentroak Bideo-joko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren VI. edizioa jarri du abian, izen berri batekin: AzPlay.

Gaur egun AzPlay (lehen hóPLAY) eredu sendoa da nazioartean, lan berriak sustatzeaz gain, bideo-jokorik berezi, sortzaile eta berritzaileenei ematen baitie saria urtero. Bost urte hauetan 350 proiektutik gora jaso ditu, bost kontinenteetatik etorriak, eta 150.000 euro baino gehiago banatu ditu sarietan.

Proiektuak aurkeztu nahi dituzten pertsonek orri honetan prestatutako inprimakia betez eman beharko dute izena irailaren 30a iritsi aurretikhttp://eus.funandseriousgamefestival.com/az-play-2015-hautagaitzak/. Urriaren 31n jakinaraziko da zein diren hautatutako finalistak. Oinarriak kontsultatu.

AzPlayk 5.000 euroko bost sari finkatu ditu kategoria hauetan: ideiarik bereziena, sorkuntzako diseinurik onena, soinu-musikarik onena, jokatzeko lanik egokiena eta euskal bideojokorik onena.