Zer da F&S?

Fun & Serious Game Festival Europa osoko bideo-joko jaialdirik handiena da, eta dagoeneko erreferentzia-puntua bihurtu da industriaren barruan. Bere eginkizuna da bideo-jokoen ekoizle, zuzendari, artista eta garatzaileen lana aintzatestea eta bultzatzea, hitzaldiak, mahai-inguruak, networking eta enpresetarako nahiz publikoarentzako jarduerak barne hartzen dituen programa oso baten bidez. Jaialdiaren amaieran sari-banaketaren gala esklusiboa egiten da urtero, urteko bideo-jokorik onenen sariak banatzeko.


Lugar
BILBAO: Museo Guggenheim Bilbao, Palacio Euskalduna  y Ayuntamiento de Bilbao
Fecha
Del 25 al 28 de noviembre 2016
En qué consiste
6 eventos a lo largo de todo el Festival para público profesional y todos los públicos

PREMIOS TITANIUM

Aurten nobedaderik handiena sarietan bertan egongo da, diseinua aldatzeaz gain, izena ere aldatu delako: Titanium. Hain zuzen titanioari egiten dio erreferentzia, Bilboko hiriak izan duen iragatearen erakusgarria den metala. Izan ere, XX. mendeko industriatik gaur egungo bizimodu modernora pasa da, eta munduko erreferente bihurtu da.

Horrez gain, apustu hori indartuz, urteko bideo-jokorik onenen sari-banaketaren gala Bilboko Guggenheim museoan egingo da lehen aldiz, azaroaren 30ean. Horrela, eragile ekonomiko eta kultural gisa industria sortzaileen aldeko apustu irmoa egiten duten Europako hiriburuen abangoardian kokatuko da. Museo ospetsuak bideo-jokoen alde egindako apustuak jaialdiak Espainian nahiz Europan kultura digitalaren dinamizatzaile gisa duen eginkizuna indartzen du, eta ekitaldi hau, urteko garai honetako Europako kultura-erreferentzia moduan finkatzen du, zinemaren edo musikaren beste ekitaldi handien parean.


Premios Titanium

GALA GOLFA FS

Eta gala bat gutxi denez, aurten bi egingo ditugu; aldi berean gainera. Fun&Serious Game Festival jaialdiak ##GalaGolfaFS aurkeztuko du.

Datorren azaroaren 30ean Titanium sarien banaketaz gain, komunitateko galarik ero eta dibertigarriena ere izango dugu Guggenheim Museoko auditoriumean. Guztira 300 lagunek bakarrik ikusiko ahal izango dute zuzenean, eta oso show dibertigarri batez gozatzeko aukera izateaz gain, hainbat sari ere lortuko dituzte. Bestalde, bideo-jokoen arloko munduko pertsona ospetsuenetako batzuk ere ezagutuko dituzte.

Así fue la GALA GOLFA 2015 con Chincheto y Tonacho


Premios Titanium

VIT TALKS

VIT Talks-en lehen edizioa AZ Zentroko auditoriumean izango da. Bi jardunaldi esklusibo izango dira, eta horietan, industria sortzaileen (bideo-jokoak, berrikuntza, teknologia, diseinua) nazioarteko eragilerik nagusiek hitzaldien gaiari buruzko ikuspegia emango dute: Berritzearen artea.


VIT Talks

FUN ZONE

Espainiako iparraldeko eSport-en ikuskizunik handia Euskalduna Jauregira itzuli da ESLren eskutik. Estatuko talde eta jokalaririk onenak izango dira Fun Zone gunean. Horrez gain, mundu guztiak izango du jolasteko eta lehitzeko aukera, zortzi jolas-eremu egongo baitira. Tailerrak, komikiak, cosplay, Mincraft lehiaketak eta beste sorpresa batzuk ere aurkituko dituzte Fun Zone gunera hurbiltzen direnek.


Fun Zone

Games Industry Forum

Garapen independentea, talentu eta eskaintza ekintzailea protagonistak izango dira berriro Fun & Serious Game Festival jaialdian Talent Day egunean. Hitzaldiak eta networking egingo dira, eta nazioarteko eta Estatuko eragile garrantzitsuenek sorkuntzari, banaketari eta marketinari buruz hitz egingo dute. Estudio independienteak, startupak, bertako eta Estatuko bideo-jokoen garatzaileak inbertitzaileekin, publisherrekin, hedabideekin topatzeko eta sinergiak bideratzeko lekua.


Fun Zone




Así fue la edición 2015.

En 2015

Fun & Serious Game Festival jaialdiak nazioartean duen garrantzia finkatzea lortu zuen 2014. urtean, hedabide ospetsuak bertaratu baitziren, hala nola Tech Radar, Frantziako Canal Plus, BBC, WIRED eta abar.

medios